OSASUNA SUSTATZEKO ETA OSASUN KOMUNITARIOKO VI. JARDUNALDIAK: ONDOEZAK ETA BIZITZA KOTIDIANOAREN SUFRIMENTUAK



Datorren apirilaren 29an, EHU-ko Sarriko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean Osasunaren Gizarte-Baldintzatzaile eta Aldaketa Demografikoari Buruzko Ikerketa Taldeak eta Osekik antolatuta ONDOEZAK ETA BIZITZA KOTIDIANOAREN SUFRIMENTUAK: osasun mentala ulertzeko eta hobetzeko proposamen komunitario eta estrukturalak izeneko jardunaldia ospatuko da.

Irakurri gehiago

SARS-CoV-2: Ze unetan gaude? – Medicus Mundi Elkarteen Federazioaren adierazpena-



Txinak, 2020ko urtarrilean, jatorri birikoa zuen arnas gaixotasun berri baten lehen kasuak jakinarazi zituenetik 18 hilabete igaro dira. Koronabirus berri batek eragin zuen, SARS-CoV-2 izenekoak, eta OMEk otsailean izendatu zuen COVID 19.
Eta 16 hilabete, hedapen- eta larritasun-mailengatik eta estatuen inakzio-maila kezkagarriengatik kezkatuta, OMEk COVID 19 pandemiatzat hartzen duenetik.
Egiaztatu da COVID 19ren pandemiak osasun-krisirik okerrena eragin duela, gogorazten dena eta krisi sozial eta ekonomiko itzela sortu duena, klima-krisi etengabeari eta presazkoari gehitzen zaiona.

Irakurri gehiago

Right2Cure Euskadiren aurkezpena



Ekainaren 7an, Right2Cure Euskadi nodoa aurkeztu genuen Bilbon, euskal erakunde eta eragile sozialekin batera, eztabaida sozialari eta milioi bat sinadura biltzeari laguntzeko, Europako Batzordeari patenteak aska ditzan eta txertoak mundu osora irits daitezen eskatzeko. Irakurtzen jarraitu

Euskal instituzioek bat egiten dute Right to Cure Europako Herritarren Ekimenarekin



Arabako eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek eta Gasteizko eta Donostiako Udalek Right to Cure Europako Herritarren Ekimenaren   alde Adierazpena edo Mozioa aho batez onartu dute.

Irakurri gehiago

Generoa, Medikalizazioa eta Osasun Mentala jardunaldiaren azken ondorioen bideoa


Irakurri gehiago

Medikalizazioa eta Osasun Mentala jardunaldia. Osasun mentaleko politikak, desmedikamentua eta genero-ikuspegia: zer egin dezakegu? Solasaldiaren bideoa



Irakurri gehiago

Jardunaldia Generoa, Medikalizazioa eta Osasun Mentala. 2. mahaiaren bideoa: Generoa, diagnostikoak eta depresionaren bizipenak



Irakurri gehiago

Generoa, medikalizazioa eta osasun mentala jardunaldia 1. Mahaiaren bideoa: Emakumeen osasun mentalaren medikalizazioaren egiturazko sustraiak ulertuz


Irakurri gehiago

Generoa, Medikalizazioa eta Osasun Mentala jardunaldiaren aurkezpenaren bideoa


Irakurri gehiago

Generoa, medikalizazioa eta osasun mentala jardunaldiaren bideoak



Joan den 2020ko urriaren 2an “Generoa, medikalizazioa eta osasun mentala” jardunaldia burutu zen zen Bilbon OSEKI-Osasun Eskubidearen aldeko Ekimenak eta UPV/EHUko OPIK– Osasunaren Gizarte Determinatzaile eta Aldaketa Demografikoari buruzko Ikerketa Taldeak (UPV/EHU) eta antolatuta.

Irakurri gehiago

Gizarte-desberdintasunak, baldintzatzaile sozialak eta COVID-19



Laster artikulu hauek argitaratuko ditugu:

  • Gizarte-desberdintasunak COVID-19-ren kutsaduran eta hilkortasunean
  • Pandemiaren eragina eta haren kudeaketa osasuneko desberdintasun sozialetan
  • Baldintzatzaile sozialak eta COVID-19
  • Epidemiaren kudeaketa osasunaren determinatzaile sozial gisa, kutsaduretatik harago
  • Gizarte-desberdintasunak COVID-19-ren kutsaduran Euskadin 
  • Konfinamendua, osasuna eta desberdintasun sozialak osasunean Euskadiko haurren artean

Generoa eta osasuna


Gizonek eta emakumeek osasun ezberdina dute, aldeak ematen dira batzuen eta besteen artean. Horrek esan nahi du ezberdin gaixotzen garela edo erakusten dugula ahuldadea, gizonak ala emakumeak izan, ezberdintasun biologikoak ematen diren pertsonen gorputzen funtzionamenduan eta zenbait arrisku-faktoreren aurrean.

Artikulua irakurtzeko sakatu hemen

 

Generoa, Medikalizazioa eta Osasun Mentala Jaurdunaldia Urriaren 2an Bilbon



Oseki-k Generoa, Medikalizazioa eta Osasun Mentala jaurdunaldia  antolatu dute, datorren Urriaren 2an, Bizkaia Aretoan, Bilbon. Bertara joaterik ez baduzu, jardunaldiak online jarraitu ahal izango dira.

Harpidetza egiteko, sakatu hemen.

Jendez gainezka “Medikamentuak: Osasuna ala negozioa? Osasun eskubidea industria farmazeutikaren interesen aurrean” mahai ingurua



Gazteizko Europako Biltzar Jauregiko Sorginetxe Aretoa  lepo bete zen  pasaden Otsailaren 18an  medicusmundik “Medikamentuak: Osasuna ala negozioa? Osasun eskubidea industria farmazeutikaren interesen aurrean” mahai inguruan parte hartzeko.

Irakurri gehiago

Politika Publikoen eta Osasunaren Behatokiko zuzendariari, Carlos Alvárez Dardet-i, elkarrizketa



Osasun Publikoan katedraduna eta Politika Publikoen eta Osasunaren Behatokiko zuzendariari, Carlos Alvárez Dardet -i elkarrizketa. Álvarez-Dardet -ek medicusmundi Arabak, medicusmundi Bizkaiak, medicusmundi Gipuzkoak eta Osekik 2019ko ekainean Bilbon antolatutako “Osasuna eta Politika. Eraginaren eta zaintzaren rola osasunerako eskubidearen defentsan” izeneko jardunaldian parte hartu zuten. Irakurri gehiago

Bartzelonako Osasun Publikoko Agentziako Gloria Pérez-i elkarrizketa



Bartzelonako Osasun Publikoko Agentziako Gloria Pérez-i elkarrizketa. Gloria Perez-ek medicusmundi Arabak, medicusmundi Bizkaiak, medicusmundi Gipuzkoak eta Osekik 2019ko ekainean Bilbon antolatutako “Osasuna eta Politika. Eraginaren eta zaintzaren rola osasunerako eskubidearen defentsan” izeneko jardunaldian parte hartu zuten.

Irakurri gehiago

ALAMES-eko Eduardo Espinozari, eta El Salvadorreko Osasuneko Politika Publikoen Behatokiaren Ricardo Mirandari, elkarrizketak



El Salvadorreko Gobernuko Osasun Politiken ministrordea eta Latinoamerikako Medikuntza Sozialaren Elkartearen,ALAMES,   ordezkariari, Eduado Espinozari, eta El Salvadorreko Osasuneko Politika Publikoen Behatokiaren, OPPS,  kideari, Ricardo Mirandari, egindako elkarrizketa.

Irakurri gehiago

Elkarrizketa: “Osasunerako sarbide unibertsalaren aldeko borrokan jardutea arlo publikotik baino ez da posible”



Pasa den ekainaren 1ean Nayib Bukele El Salbadoreko presidente izendatu zuten. Bere izendapenak FLMNren irteera ekarri du ezinbestean. Azken 10 urteetan agintean egon den alderdia da eta El Salbadoreko osasun-sistema publikoaren erreforma garrantzitsua martxan jartzea izan du helburuetako bat. Osasun Politiken ministro orde zenak, Eduardo Espinozak, Bilbon “Osasuna eta Politika: Eraginaren eta zaintzaren rola osasunerako eskubidearen defentsan” jardunaldietan parte hartu zuen Ricardo Mirandarekin. Irakurri gehiago

Diputatuen Kongresuan “Medikamentuak bidezko prezio batean” LHE aurkeztu da



Osasun publikoko, gardentasun-arloko eta zientzia-komunitateko 19 erakunde eta profesionalek Diputatuen Kongresuan “Medikamentuak bidezko prezio batean” legegintzako herri-ekimena (LHE) aurkeztu dugu. Ekimen horrekin, gure asmoa da Parlamentuari eta gizarteari proposamenak helaraztea, medikamentuen prezioak ezartzeko gaur egun dagoen sistema aldatzeko, osasun-arloan gardentasun-neurriak bultzatzeko, eta ikerkuntza eta prestakuntza independenteko funts bat sortzeko.

Irakurri gehiago

“Osasuna eta Politika. Eraginaren eta zaintzaren rola osasunerako eskubidearen defentsan” topaketaren laburpena



2019ko ekainaren 26an medicusmundik eta Osekik antolaturiko “Osasuna eta Politika. Eraginaren eta zaintzaren rola osasunerako eskubidearen defentsan” jardunaldia egin zen. Arretagune nagusia osasun-arloan desparekotasunak eragiten dituzten determinatzaile sozialak izan ziren. Jardunaldiaren bidez, hainbat ekimen eta eragile ezagutarazi ziren, ezagutza, tresnak eta estrategiak sortzen lan egiten dutenak, determinatzaile sozial horiek ikusgai jartzeko, desparekotasunak gutxitzeko eta osasunerako eskubidea defendatzeko.

Irakurri gehiago

Iritzi artikulua: Hondurasko osasun sistemaren noraeza



Emakume hondurastarra bazina eta El Terreron bizi, Intibucan, 45 minutuz ibili beharko zenuke osasun etxera iristeko, goizeko zortzietan pasatzen baita dagoen autobus bakarra, eta artatua izateko aukera bakarra goizeko zazpiak baino lehen ilaran egotea izaten baita. Artatua baldin bazara eta tratamendu medikua behar baduzu, ziur aski ez duzu osasun etxean berean jasoko. Botika bat behar baduzu, seguruenik ez dute izango eta farmazia pribatu batean erosi beharko duzu.

Irakurri gehiago

“Osasunaren garapenerako lankidetza eta ekintza humanitarioa” 2018ko txostena argitaratu da



medicusmundik eta Munduko Medikuek “Osasunaren garapenerako lankidetza eta ekintza humanitarioa” 2018ko txostena aurkeztuko dute Gasteizen. Informe honek azken urteotan Euskadiko garapenerako lankidetzaren bilakaera nolakoa izan den aztertzen du; Euskadi ekintza humanitarioan eta Garapenerako Laguntza Ofizialean gehien gastatzen duen Espainiako lehen autonomia erkidegoa eta osasun sailan bigarrena zergatik den hain zuzen ere.

Irakurri gehiago

Iritzi artikulua: Sexu eta Ugalketa Eskubideen Nazioarteko Eguna…



Irailaren 28an ospatu zen Sexu eta Ugalketa Eskubideen Nazioarteko Eguna; datak gogorarazten digu munduko leku askotan abortatzeko eskubidea desiren agendako lerro bat besterik ez dela, borrokatu behar diren eskubideetako bat, babestu behar diren eskubideetako bat.

Irakurri gehiago

“Osasunaren garapenerako lankidetza eta ekintza humanitarioa” – 2017ko txostena aurkeztu da Euskadin



medicusmundik eta Munduko Medikuek “Osasunaren garapenerako lankidetza eta ekintza humanitarioa “– 2017ko txostena aurkeztu dute Euskadin. 2002tik argitaratzen den txosten honek, osasun politiketan eragitea du helburu, Garapenerako Laguntza Ofizialaren (GLO) analisi kritiko bat eginez, osasun deszentralizatuan, nazioartean zein estatuan.

Irakurri gehiago

“La sanidad en shock. Negociando con la salud” izeneko dokumentala aurkezten da Cine Invisible Nazioarteko Jaialdian



“La sanidad en shock. Negociando con la salud”, da medicusmundi Bizkaiak osasun sistemen inguruan Bilboko Festival Internacional Cine Invisiblen aurkeztu duen dokumentalaren izena. Dokumentalaren helburua arreta gaixotasunen benetako arrazoietara bideratzea da, fokua desberdintasun sozialetan jarriz. Hegoamerikako osasun sistemak ere aztertzen ditu, munduan gertatzen ari denaren erakusle gisa.

Irakurri gehiago

“Osasunerako eskubidearen aurkako mehatxuak Euskadin” ikerketaren aurkezpena Tolosan



Inmaculada Vilak, medicusmundi Gipuzkoako lehendakariak, “Osasunerako eskubidearen aurkako mehatxuak Euskadin. Desparekotasun sozialak eta osasun-sistemaren pribatizazio-prozesuak ikerketaren ondorioak aurkeztu ditu Tolosan, Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde- Tolosaldea por la Sanidad Pública, TOPA, elkartearekin elkarlanean burutu dena.

Irakurri gehiago

Ikusgai osasun eskubidea aldarrikatzen duten esketxek



Youtuben ikusgai dago jada Gazteak Hegoaren Bila ekimeneko VI. aldian parte hartutako taldeen lehen saioko esketx guztiekin egindako muntaketa. Bideo horietan gure politikariei eskatu behar zitzaien osasun sistema inklusibo bat, pertsona guztiei ziurtatuko diena osasunerako eskubidea, kontuan hartu gabe zein den generoa, gizarte edo ikasketa maila, edo jaiotza lekua.

Irakurri gehiago

Hitzaldia: “Medikamentuak: osasuna ala negozio hutsa?”



Joan den 2018ko maiatzaren 9an Koldo Mitxelenako Areto Nagusia betetzeko zorian egon ginen Juan Ervitiren “Medikamentuak: osasuna ala negozio hutsa?” hitzaldian. Gaiak piztu zuen jakin-mina dela-eta, hona hemen hitzaldiaren bideoa Koldo Mitxelenaren Youtube kanalean ikusgai duena. Irakurri gehiago

Las Lorocas taldeak irabazi du “Gazteak Hegoaren Bila” lehiaketaren 6. edizioa



Larunbat honetan, apirilak 21, Gazteak Hegoaren Bila lehiaketaren seigarren edizioko azken proba eta bukaerako jaia egin dituzte Donostian Euskadiko hiru medicusmundi elkarteek. Donostiako Parte Zaharreko kaleetan proba burutu eta gero, bertako zenbait dendaren laguntzarekin, bukaerako jaia egin zen Kresalan, eta han banatu zitzaizkien sariak talde irabazleei.

Irakurri gehiago

Estatua osasunaren bermatzaile: Erronkak eta mehatxuak



Otsailaren 12an eta 13an Osasun-Sistemei buruzko Nazioarteko Jardunaldiak egin ziren Bilbon, medicusmundi Bizkaiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatuta. Ekitaldiaren helburua izan zen Latinoamerikan, Afrikan zein Euskadin jardunean dauden osasun-zerbitzuak aztertzea eta hedatzera ematea, eta arreta berezia eman zitzaien desberdintasunekin lotutako erronkei.

Irakurri gehiago

Gazteak Hegoaren Bila lehiaketaren 6. edizioa “Osasuna eskubidearen aurkako mehatxuei aurre egiten”



Euskadiko medicusmundiko hiru elkarteek dei egiten diegu bertako gazteei “Gazteak Hegoaren Bila lehiaketaren 6. edizioan”  parte hartzera. Helburua da gogoeta kritikoa eragitea, egin beharko diren proben bidez, desparekotasun eta bidegabekeria sozialen inguruan, eta herrialde txirotuetako errealitatea nahiz zenbait arazo global –hala nola osasun-zerbitzuak erabiltzeko aukera– hobeki ezagutaraztea.

Irakurri gehiago

Pitonisa batek gasteiztarren bizi-itxaropena iragarriko du



Medicusmundi Arabaren eskutik, pitonisa batek gure hiria bisitatuko du hurrengo ostegunean, abenduak 14. Bere bolatxo magiko bereziaren bidez, gure bizi-itxaropena zein den asmatuko du, datu soil bat jakinda: bizi garen auzoaren posta-kodea. Igarleak 13:00etatik aurrera muntatuko du bere postua, Arabako hiriburuaren erdialdean, Arka plazan.

Irakurri gehiago

“Osasunerako eskubidearen aurkako mehatxuak Euskadin” ikerketa aurkezten da Eusko Legebiltzarrean



2017ko Irailaren 29an, 9:00etan, medicusmundi GGKEak “Osasunerako eskubidearen aurkako mehatxuak Euskadin. Desparekotasun sozialak eta osasun-sistemaren pribatizazio-prozesuak” azterlanaren emaitza garrantzitsuenak aurkeztu ditu Eusko Legebiltzarrean. Azterlan hori 2014ko abendua eta 2016ko urria bitartean egin zuen Osasunaren Gizarte-baldintzatzaile eta Aldaketa Demografikoari buruzko ikerketa-taldeak, OPIK, medicusmundi Araba, medicusmundi Bizkaia eta medicusmundi Gipuzkoa erakundeek eskatuta.

Irakurri gehiago

“Osasunerako eskubidearen aurkako mehatxuak Euskadin” azterlana aurkeztu da Donostian



“Osasun publiko eta unibertsalaren alde. Inequidades en el acceso a la salud” proiektuaren testuinguruan, medicusmundi Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak “Osasunerako eskubidearen aurkako mehatxuak Euskadin. Desparekotasun sozialak  eta osasun-sistemaren pribatizazio-prozesuak” azterlanaren emaitza garrantzitsuenak aurkeztu zituzten Donostian prentsa aurrekoan.

Irakurri gehiago