Osasun sistema publikoak
Osasunaren zainketarako sarbidea bermatzeko osasun sistemek duten garrantzia eta, bestetik, hainbat sektoreetatik osasun sistema publikoen garrantzia eta bideragarritasuna auzitan jartzeko ahaleginak direla eta, sail honetan osasun sistema publiko, unibertsal eta kalitatezkoek dituzten ezaugarriei, garrantziari eta mehatxuei buruzko informazioa bildu eta laburtu dugu.
Zergatik da horren garrantzitsua osasun sistema publiko, unibertsal, doako eta kalitatezko bat izatea?
Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) arabera: Osasun sistemek osasuna sustatzera, berreskuratzera edo mantentzera zuzendutako antolakunde, erakunde eta baliabideak biltzen dituzte (1). Beraz, osasun sistemen jarduera osasun asistentziaz (lehen mailakoa, espezializatua edo ospitalekoa) harago doa eta barne hartzen ditu herritarrentzat agian horren ikusgarriak ez baina euren osasunarentzat garrantzitsuak diren elementuak ere, hala nola behaketa epidemiologikoa, ingurumen osasuna, […]
Artikulua ikusi...Desberdintasunak osasun sistemarako sarbidean
Osasun sistemak dira osasunaren gizarte determinatzaileetako bat, eta osasun alorrean gertatzen diren gizarte desberdintasunen faktoreetako bat. Halatan, beste gizarte determinatzaile batzuek sortutako osasun desberdintasunak arindu edo areagotu egin ditzakete (1). Europan kontu horren gainean bildu den ezagutzak agerian uzten du sistema unibertsal eta doakoak direnetan ere badirela desberdintasunak gizarteko taldeen artean osasunerako aukeran (2). “Alderantzizko […]
Artikulua ikusi...Zer da osasunaren pribatizazioa?
Eztabaida luzea eragiten du “osasunaren pribatizazioa” terminoak. Gehien batean alderdi negatiboekin lotzen denez, eragile guztiak ez dira ados jartzen pribatizazioa zer den kontuari buruz. Hala, askotariko diskurtsu, definizio eta posizionamenduak biltzen dira hitz horren magalean, eta zenbaitetan elkarri aurka ere egiten diote. Konplexutasun hori gorabehera, hala ere bada nolabaiteko adostasun bat pribatizazioa honako honetaz ari […]
Artikulua ikusi...Zergatik da horren garrantzitsua Lehen Mailako Osasun Arreta?
Lehen Mailako Osasun Arreta (LMOA, aurrerantzean) da Osasun Sistema Nazionala (OSN) eratzen duten asistentzia mailetako bat. Hori da OSNren eginkizun eta ardatz nagusia, dituen ezaugarri eta garrantziagatik (1). OMEk honela definitzen du LMOA, Alma-Atako Adierazpenean (1978) (2) oinarrituta: “[…] komunitateko norbanako eta familia guztien eskura dagoen funtsezko osasun-asistentzia, horientzat onargarriak diren bitartekoez gauzatua, euren parte-hartze […]
Artikulua ikusi...Zer arrisku dakartza osasunaren pribatizazioak?
Osasun-pribatizazioak mehatxua dakarkio biztanleriaren osasunari, eta osasunerako irisgarritasunean izan beharreko ekitateari. Azken hamarkadetan, osasun-pribatizazioko prozesuak areagotu egin dira Europako hainbat herrialdetan (1, 2), nahiz eta ez egon ebidentzia zientifikorik osasun-zerbitzuen kudeaketa eta hornidura publikoa eraginkortasun gutxiagokoa eta efizientzia gutxiagokoa denaren usteari eusteko (3, 4, 5, 6). Izan ere, osasun-pribatizazioak mehatxua dakarkio biztanleriaren osasunari, eta osasunerako […]
Artikulua ikusi...