Zer da OSEKI

OSEKI lankidetza-ekimen bat da unibertsitatearen eta gizarte-eragileen artean, eta helburua du osasunaren gizarte-baldintzen inguruko ezagutza dokumentatzea, sistematizatzea eta zabaltzea, eztabaida politikoa eta soziala sustatzeko eta biztanleria osoaren osasuna hobetzearen aldeko erabakiak hartzeko.

OSEKI hiru arlotan oinarritzen da:

  1. osasunaren baldintzatzaile sozialak
  2. gizarte-desberdintasuna osasunean
  3. osasun-sistemak

OSEKIk gai horien inguruan existitzen den ezagutza sistematizatu nahi du, bai tokiko mailan, bai nazioarte mailan. Ikuspegi global hori osatzeko, prozesu horiek Euskadin aztertuko dira; horrela, azterketa-tresna bat landuko da Euskadiko biztanleriarentzako mehatxuak izan daitezkeen eta gure ingurunean ager daitezkeen prozesu globalen azalpenen inguruan. Gainera, ezagutza hori oinarria moduan erabil daiteke osasunaren gizarte-ereduaren eta osasun-sistema publikoaren defentsaren inguruko sentsibilizazio eta eragin politikoko jarduerak egiteko.

OSEKIk osasunaren eredu sozialaren alde apostu egiten du, osasunaren desberdintasun sozialak murrizteko eta osasun sistema publikoa, unibertsala eta kalitatezkoa defendatuz.

OSEKI honako erakunde hauek osatutako taldeak bultzatzen du: medicusmundi Araba, medicusmundi Bizkaia, medicusmundi Gipuzkoa eta OPIK –Osasunaren Gizarte-Baldintzatzaile eta Aldaketa Demografikoari Buruzko Ikerketa-Taldea– (UPV/EHU), Osasunaren aldeko Euskal Foroaren lankidetzarekin. OSEKIk ez du atxikitzen ezta parte hartzen ere alderdi politiko ezeinean. Era berean, ekimen honek osasunaren eredu sozial baten, osasunean desberdintasun sozialak murriztearen eta osasun-sistema publiko, unibertsal eta kalitatezko defentsaren aldeko apustuaren printzipioekin bat egiten duten erakundeekin eta entitateekin sarean lan egitearen aldeko apustua egiten du.

OPIK-ek (Osasunaren Gizarte-Baldintzatzaile eta Aldaketa Demografikoari Buruzko Ikerketa-Taldea) Oseki buletina argitaratzen du.