Inmaculada Vilak, medicusmundi Gipuzkoako lehendakariak, “Osasunerako eskubidearen aurkako mehatxuak Euskadin. Desparekotasun sozialak eta osasun-sistemaren pribatizazio-prozesuak ikerketaren ondorioak aurkeztu ditu Tolosan, Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde- Tolosaldea por la Sanidad Pública, TOPA, elkartearekin elkarlanean burutu dena.
Medicusmundi Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak sustaturiko ikerketa OPIKek (OPIK-Osasunaren Gizarte-baldintzatzaile eta Aldaketa Demografikoari buruzko ikerketa-taldeak) gauzatu du eta bi zatitan banatu dute lana: “Desparekotasun soziala osasunerako eskubidearen aurkako mehatxu gisa” eta : “Osasunaren pribatizaioa osasunerako eskubidearen aurkako mehatxu gisa”.
medicusmundi Arabak, medicusmundi bizkaiak eta medicusmundi Gipuzkoak EAEko erakundeei egindako gomendioekin osatu dute txostena. Ikerketaren amaieran daude eta erakunde publikoei guztion osasunerako eskubidea bermatzea eta osasun sistema publikoa, unibertsala eta kalitatezkoa izatea eskatzen diete.