Joan den 2018ko maiatzaren 9an Koldo Mitxelenako Areto Nagusia betetzeko zorian egon ginen Juan Ervitiren “Medikamentuak: osasuna ala negozio hutsa?” hitzaldian. Gaiak piztu zuen jakin-mina dela-eta, hona hemen hitzaldiaren bideoa Koldo Mitxelenaren Youtube kanalean ikusgai duena.
Juan Erviti medicusmundi Gipuzkoako kidea, Farmazian doktorea eta Nafarroako Osasun Zerbitzuko Berrikuntza eta Antolaketa Saileko burua da.
Hitzaldian hainbat gai jorratu zituen: medikamentuek osasuna hobetzea helburu dute edo negozio hutsa dira? Eta planifikatutako gaixotasunak medikamentuen benetako negozioa balira? Patenteen legea osasun-eskubidearen gainetik ote dago?