Gazteizko Europako Biltzar Jauregiko Sorginetxe Aretoa lepo bete zen pasaden Otsailaren 18an medicusmundik “Medikamentuak: Osasuna ala negozioa? Osasun eskubidea industria farmazeutikaren interesen aurrean” mahai inguruan parte hartzeko.
Ekitaldian bi adituk hartu zuten parte: Juan Erviti (medicusmundi elkarteko kidea, farmazian doktorea eta Nafarroako Osasun Zerbitzuko Berrikuntza eta Antolaketa Saileko burua) eta Angela Bernardo (Civio fundazioko idazlea eta bioteknologian lizentziatua.
‘Medikamentiak: Osasuna ala negozioa?’ hitzaldia ‘Medikamentuak bidezko prezio batean’ legegintzako herri-ekimenaren baitan aurkitzen da (LHE). LHE honen bitartez «Espainako Parlamentuari medikamentuen prezioak ezartzeko gaur egun dagoen sistema aldatzeko, osasun-arloan gardentasun-neurriak bultzatzeko, eta ikerkuntza eta prestakuntza independenteko funts bat sortzeko» proposamena helarazi nahi da.