Klima-krisia eta munduko osasuna

Arloak:

PDF artikulua jaitsi

Marta Jiménez

Munduko eskualde bakar bat ere ez dago krisi klimatikoaren osasun-ondorio suntsitzaileetatik salbu. Alabaina, osasun-ondorio gehienak eta larrienak pairatzen dituztenak dira hauen kausetan gutxien eragiten dutenak, eta, horrela, osasun-desparekotasun sozialak bidegabe areagotzen dira.

 Klima-aldaketaren osasun-arriskuek neurriz kanpo eragiten diete pertsona zaurgarrienei eta behartsuenei, hala nola emakumeei, haurrei, gutxiengo etnikoei, komunitate pobreei, migratzaileei edo desplazatuei, adinekoei eta azpiko osasun-arazoak dituztenei.

Bi faktorek larriagotzen dituzte osasun-desberdinkeria sozialak. Batetik, herrialde zaurgarrienetan arrisku handiagoa dute hondamendi naturalak jasateko eta klima-krisiaren zuzeneko eta zeharkako ondorioak pairatzeko (kokapen geografikoa, etxebizitza-baldintzak, ura eta elikadura osasungarrirako sarbidea, etab.). Bestetik, klima-aldaketaren inpaktu kaltegarriak pairatzeko arrisku handiagoa dute, hauei aurre egin eta ondorioak arintzeko baliabide gutxiago dutelako.

2030 Agendaren funtsezko bost Garapen Jasangarriko Helburuk (GJH) osasunaren ingurumen-determinatzaileak jorratzen dituzte (2), eta zuzenean eta zeharka eragiten diote “osasunean” oinarrituta dagoen. GJHari: bizitza osasungarriak bermatzea eta guztiontzako ongizatea sustatzea adi guztietan. GJH hauek urarekin, saneamenduarekin, higienearekin, airearen kalitatearekin, segurtasun kimikoarekin eta klimaren aldeko ekintzekin lotutako gaiei heltzen diete.

Helburu hauek mundu mailan lortzeko ezinbestekoa da osasunaren ikuspegia politika guztietan txertatzea eta oinarrizko elementuak izatea osasunaren determinatzaileak, desberdinkeriak eta sektore arteko ekintza lantzea (3). Klima-aldaketaren kasuan, beraz, funtsezkoa da sektoreen arteko konpromisoak eragitea, bai gobernuen aldetik, bai sektore korporatiboen aldetik (industrialak, energetikoak, elikadurakoak eta osasunekoak), klima-aldaketaren aurkako nazioarteko akordioak bete daitezen. Hori gertatzen ez den bitartean, Lurraren berotze globalak gizakien osasunari zuzenean eta zeharka eragiten jarraituko du.

Klima-aldaketa eta horrek osasunean duen eragina arintzeko politika espezifikoak ezarri aurretik, ezinbestekoa da ondo kokatutako ebaluazio zehatzak egitea, zer neurri hartu jakiteko. Hala ere, OMEk 2021ean mundu mailan egin- dako inkesta batean (4), inkestatutako herrialdeen % 51k soilik (95etik 48k) eginda zuten klima-aldaketari eta osasunari buruzko ebaluazioa, eta % 17 (95etik 16k) une horretan egiten ari zen.

Inkesta hiru urtean behin egiten da, gobernuek erdietsitako aurrerapen orokorra ebaluatzeko. Estatuko osasun-agintariei bidaltzen zaie, eta horiek, ministerioekin eta funtsezko beste eragile batzuekin lankidetzan, informazio eguneratua ematen dute hainbat arlori buruz: lidergoa eta gobernantza, kalteberatasunaren eta egokitzapenaren ebaluazio nazionala, larrialdietarako prestakuntza, gaixotasunen zaintza, egokitzeko eta erresilientziarako neurriak, neurri klimatikoak, osasunaren finantzaketa, eta osasun-sektorearen arintzea.

Osasunaren eta klima-aldaketaren funtsezko adierazleak aldizka eguneratzeari esker, hainbat informazio lor daiteke, esaterako, politiken eta planen ezarpenari buruz, osasunaren kalteberatasunaren ebaluazioen egoerari buruz, klimaaldaketari aurre egiteko gaitasunaren inguruan, eta osasun-arazoetara egokitzeko eta arintzeko dauden oztopoen eta gaitasunen gainean.

Klima-krisiak osasunean eragiten dituen ondorio zuzenak muturreko fenomeno meteorologikoek eta Lurreko tenperaturaren igoerak eragindakoak dira, eta horiek, aldi berean, elkarri lotuta daude.

Hondamendi naturalek, hala nola ekaitzek, urakanek, lehorteek, tornadoek eta uholdeek, urtero galera eta kalte han- diak eragiten dituzte osasunean (5). Hondamendi natural horiek ugariagoak dira errenta baxu eta ertaineko herrialdeetan, eta bereziki kolektibo ahulenei eragiten diete eta, horien barruan, emakumeei eta neskei (6). Oro har, azken hauek klima-aldaketarekin lotutako arrisku eta karga handiagoak pairatzen dituzte; batetik, pobreziagatik, eta, bestetik, generoarekin eta arau kulturalekin lotutako rolen ondorioz. Izan ere, emakumeek baliabide eta babeserako tresna gutxiago dituzte, eta, askotan, haiek arduratzen dira beren familiak elikagaiz eta urez hornitzeaz. Beraz, hondamendi naturalen aurreko prebentzioa eta erantzun eraginkorra lortzeko, ezinbestekoa izango da horiei aurre egitean genero-ikuspegia txertatzea (7).

Lurraren tenperaturaren igoerak hilkortasunaren igoera ere eragiten du mundu mailan. Zehazki, azken 20 urteetan beroarekin lotutako hilkortasuna % 53,7 hazi da mundu mailan 65 urtetik gorako pertsonetan. Hala ikusten da 1. irudian, The Lancet aldizkari zientifiko ospetsuak osasunaren eta klima-aldaketaren inguruan 2020an argitaratutako txostenean oinarrituta dagoena (8).

Espainiaren kasuan, 2022ko udan, soilik uztailean, aurreko urteetan tenperatura altuek eragindako gehiegizko hilkor- tasuna laukoiztu egin zen, Carlos III.a Osasun Institutuak egindako Eguneroko Hilkortasunaren Monitorizazio Txostenaren (MoMo) arabera (9).

  1. Irudia. irudia: Gehiegizko be- roarekin lotutako hilkortasunaren igoera 65 urtetik gorako munduko biztanlerian. Iturria: The 2020 report of The Lancet Countdown on health and climate change: responding to converging crises.

Emakumeek eta neskek klima-aldaketarekin lotutako arrisku eta karga handiagoak jasaten

Munduan,50 urteetan hondamendi meteorologikoek goranzko joera argia eta esanguratsua izan dute mundu mai- lan (10), Hala ere, osasun-gastu handiagoa duten herrialdeetan hondamendi meteorologikoek eragindako osasun-inpaktua txikiagoa da osasun-gastuan eta prebentzio-azpiegituretan inbertsio txikiagoa duten beste he rrialdeekin alderatuta. Aurkikuntza horren balizko azalpen bat da osasun-sistema publikoak indartzeak populazioa babesten duela. Aitzitik, osasunaren baldintzatzaile sozialak kontuan hartzen dituzten beste neurri asko behar dira, eta, aldi berean, zaintza- eta alerta-sistemak optimizatu behar dira, hondamendi naturalen eta tenperaturen igoeraren ondorioak prebenitzeko eta arintzeko.

Esaterako, hirietako berdeguneak neurri garrantzitsuak dira herritarrek bero gutxiago jasan dezaten. Gaur egun, mun duko biztanleriaren % 56 inguru hirietan bizi da; 2019an 156 milioi pertsona baino gehiago bizi ziren berdegune maila baxu bezain kezkagarriko hiriguneetan. Hiriko berdeguneetara sarbidea izateak osasun-onurak dakartza eta heriotza-tasa murrizten du; izan ere, kutsadura atmosferiko eta akustikoaren eraginpean egotea mugatzen du, estresa arintzen du eta interakzio sozialerako eta jarduera fisikorako ingurunea eskaintzen du (11). Gainera, berdeguneek baxu bezain kezkagarriko hiriguneetan. Gainera, berdeguneek karbono dioxidoa xurgatzen dute eta ingurunea hozten dute. Horrek klima-aldaketa arintzen laguntzen du eta berora moldatzea errazten. Hiriko berdeguneetara sarbidea izateak gaur egun neurrigabeko mesedea egiten die gizarteko pribilegiatuenei (12). Horregatik, garrantzitsua da bidezko sarbidea kontuan hartzea berdeguneak diseinatzerako eta banatzerako orduan.

Zeharkako ondorioei dagokienez, klima-aldaketak eragina du osasunaren ingurumen-baldintzatzaileetan eta baldintzatzaile sozioekonomikoetan, adibidez, airearen kalitatean, edateko ura eta behar adina elikagai eskuratzeko aukeran edo etxebizitza-baldintzetan.

Latinoamerikako 363 hiritan egiten den ikerketa zabal batek (13) bizi-itxaropenaren eta heriotza-tasaren aldakortasunaren eta iragarleen arteko erlazioa aztertzen du. 2021eko azterketan bizi-itxaropen handiagoarekin eta heriotza kutsagarri, jaioberrien heriotza, amen heriotza eta elikadura-heriotza gutxiago gertatzearekin lotutako faktoreak azalerazi zituen: hezkuntza, ur eta saneamendu maila altuak, ingurumena eta pilaketa txikiagoa jasatea. Horrela, beste behin ere, agerian geratu zen populazioen osasuna hobetzeko garrantzitsua dela osasunaren determinatzaile sozialei sektore guztietatik heltzea.

Airearen kutsadura eta osasuna

 Airearen kalitateak lotura estua du klimarekin eta mundu osoko ekosistemekin. Airearen kutsadura eragiten duten iturri askok osasunarentzat kaltegarriak diren berotegi-efektuko gasak ere isurtzen dituzte (14).

Airearen kutsadurak bihotz-biriketako hilkortasun handiagoa eragiten du, partikulengatik eta ozono oso toxikoaren kontzentrazio atmosferiko handiengatik. 2022ko artikulu baten arabera (15), azken bi hamarkadetan airearen kutsadurak eta kutsadura kimiko zein toxikoak eragindako heriotzak % 66 hazi dira, besteak beste industrializazioak, kontrolik gabeko urbanizazioak, erregai fosilen errekuntzak edo abeltzaintza estentsiboak eraginda. Are gehiago, ingurumenaren kutsadurak urtean 9 milioi heriotza baino gehiago eragiten jarraitzen duela baieztatu zuen. Heriotza horien % 90 baino gehiago diru-sarrera txiki eta ertaineko herrialdeetan gertatzen dira. 2015ean Nature aldizkariak ohartarazi zuen kutsadura atmosferikoak eragindako heriotza-tasa bikoiztu egin zitekeela 2050ean (16). Oraindik ere aldaketa asko egin behar dira mundu mailan joera hori aldatzeko.

Madrilen eta Bartzelonan egindako azterlan batean (17) agerian geratu zen ingurumen-faktore kaltegarriek osasunean eragiten dutela, eta harreman estua dutela hiri-plangintzarekin eta garraioaren plangintzarekin. Zehazki, Bartzelonako eta Madrilgo hilkortasun goiztiarraren % 7,1 eta % 3,4 ingurumen-esposizioko gidalerroak ez betetzearen ondorio izan ziren, eta, gainera, ikusi zen eraginak alderantziz proportzionalak zirela populazioen maila sozioekonomikoarekiko. Horrek agerian utzi zuen klima-aldaketak osasunean eragiten dituen ondorioak desparekoak direla.

Airearen kutsadura murriztera bideratutako politikak klimarentzat eta osasunarentzat estrategia onuragarriak dira, erikortasun-karga murrizten dutelako eta epe labur zein luzean klima-aldaketa arintzen laguntzen dutelako. Garraio-, abeltzaintza-, nekazaritza- eta energia-aukera egokiagoaen bidez berotegi-efektuko gasen emisioa gutxitu daiteke eta horrela osasuna hobetu, bereziki airearen kutsadura murrizteari esker. Gainera, hainbat erakundek eta nazioarteko hitzarmenek garrantzitsutzat jotzen dute (18) korridore ekologikoen bidez paisaiaren konektibitatea lortzea, horrek espezieei laguntzen dielako biziraupenerako bidaian ondo konektatutako espazio naturalen bidez. Estrategia hau ona da ez da soilik espezieak klima-aldaketatik babesten dituelako, baita ingurunearen baso-berritze naturala laguntzeko ere, airearen kalitatea hobetuko lukeena eta, ondorioz, osasunerako onurak ekarriko lituzkeena.

Edateko ura eta elikadura osasungarria eskura izatea

 Lurraren berotzeak planeta osoaren elikadura eta ur-segurtasunari eragiten dio (19). Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundearen arabera (FAO), elikadura-segurtasuna egoteko pertsona guztiek une oro fisikoki eta ekonomikoki eskuragarri izan behar dituzte beren elikadura-premiak eta preferentziak asetzeko behar adina elikagai kaltegabe eta nutritibo, bizimodu aktibo eta osasuntsua izate aldera (20). Elikadura-subiranotasunaren kontzeptuak bi desberdintasun nagusi ditu, nahiz eta antagonikoak ez izan eta biek elikadurarako eskubidea bermatzea bilatzen duten.

Elikadura-segurtasuna kontzeptu neutroa da indarren arteko korrelazioari dagokionez, eta ez du aurretik iritzirik ematen elikadura-katearen maila desberdinetako botere ekonomikoaren kontzentrazioaz, ez elikagaien nazioarteko merkataritzaz, ez funtsezko ekoizpen-bitartekoen jabetzaz. Elikadura-subiranotasuna, ordea, merkatu eta botere-guneetan eta merkataritza-negoziazio multilateraletan dauden botere-asimetriak azaltzetik abiatzen da. Ondorioz, estatu demokratiko batek izan dezakeen eginkizun orekatzailea aldarrikatzen du, eta ulertzen du elikagaiak merkantzia bat baino gehiago direla (21).

Gainera, elikagai-ekoizpenari berari dagokionez, elikadura-subiranotasunaren kontzeptua argi eta garbi bideratuta dago eskala txikiko nekazaritza (hemen sartzen dira abeltzaintzako, basogintzako eta arrantzako jarduerak), ez industrial eta batez ere organikora, agroekologia ere deritzona, eta horrek, aldi berean, ekofeminismoarekin bat egiten du hainbat puntutan.

Klima-aldaketa lurzoruaren degradazioaren eragile zuzena da, lurrak karbonoa xurgatzeko duen gaitasuna mugatzen baitu. Gaur egun, 500 milioi pertsona inguru bizi dira higadurak jotako eremuetan, eta elikagaien % 30 hondatu edo alferrik galdu egiten da higaduraren ondorioz (22). Klima-aldaketak mugatu egiten du giza kontsumorako eta nekazaritzarako uraren erabilgarritasuna eta kalitatea.

Gainera, jakina da klima-aldaketak zeharka handitzen duela uraren bidez transmititutako gaixotasunen arriskua; mikrobio patogenoen hazkundea, biziraupen-gaitasuna, iraunkortasuna eta transmisioa areagotzen dituela; eta zenbait gaixotasunen banaketa geografikoa eta urtaro-banaketa aldatzen duela, hala nola kolerarena, eskistosomiasiarena eta alga kaltegarrien loratzearena (23). Eskualde askotan, mendeetan zehar aurrera egin zuten laboreek orain ozta-ozta lortzen dute bizirik irautea, eta, horren ondorioz, elikagaien segurtasuna prekarioagoa da; kasu horietan, kaltetu nagusiak, berriro ere, populazio pobretuenak eta kalteberenak izaten dira.

Populazio horiek gero eta sarriago alde egin behar izaten dute beren jatorrizko lekuetatik; izan ere, NBEren 2018ko Batzar Nagusian (24) Errefuxiatuei buruzko Mundu Itunak berretsi zuen bezala, klimak, ingurumen-degradazioak eta hondamendi naturalek gero eta eragin handiagoa dute Errefuxiatu klimatikoak edo ingurumenekoak deiturikoen joan-etorrien gorakadaren atzean dauden kausekin (25). Gaur egun, klimarekin lotutako hondamendiengatik desplazatzera behartutako pertsonen % 80 emakumeak dira. Datu hori lotuta dago tradizionalki emakumeei esleitu zizkielako zaintzaile eta elikagai-, ur- eta erregai-hornitzaile nagusien rolak (7).

Mundukn 50 urteetan hondamendi meteorologikoek goranzko joera argia eta esanguratsua izan dute mundu mailan (10), Hala ere, osasun-gastu handiagoa duten herrialdeetan hondamendi meteorologikoek eragindako osasun-inpaktua txikiagoa da osasun-gastuan eta prebentzio-azpiegituretan inbertsio txikiagoa duten beste herrialdeekin alderatuta. Aurkikuntza horren balizko azalpen bat da osasun-sistema publikoak indartzeak populazioa babesten duela. Aitzitik, osasunaren baldintzatzaile sozialak kontuan hartzen dituzten beste neurri asko behar dira, eta, aldi berean, zaintza- eta alerta-sistemak optimizatu behar dira, hondamendi naturalen eta tenperaturen igoeraren ondorioak prebenitzeko eta arintzeko.

Esaterako, hirietako berdeguneak neurri garrantzitsuak dira herritarrek bero gutxiago jasan dezaten. Gaur egun, mun- duko biztanleriaren % 56 inguru hirietan bizi da; 2019an 156 milioi pertsona baino gehiago bizi ziren berdegune maila baxu bezain kezkagarriko hiriguneetan. Hiriko berdeguneetara sarbidea izateak osasun-onurak dakartza eta he- riotza-tasa murrizten du; izan ere, kutsadura atmosferiko eta akustikoaren eraginpean egotea mugatzen du, estresa arintzen du eta interakzio sozialerako eta jarduera fisikorako ingurunea eskaintzen du (11). Gainera, berdeguneek baxu bezain kezkagarriko hiriguneetan. Gainera, berdeguneek karbono dioxidoa xurgatzen dute eta ingurunea hozten dute. Horrek klima-aldaketa arintzen laguntzen du eta berora moldatzea errazten. Hiriko berdeguneetara sarbidea izateak gaur egun neurrigabeko mesedea egiten die gizarteko pribilegiatuenei (12). Horregatik, garrantzitsua da bidezko sarbidea kontuan hartzea berdeguneak diseinatzerako eta banatzerako orduan.

Zeharkako ondorioei dagokienez, klima-aldaketak eragina du osasunaren ingurumen-baldintzatzaileetan eta baldintzatzaile sozioekonomikoetan, adibidez, airearen kalitatean, edateko ura eta behar adina elikagai eskuratzeko aukeran edo etxebizitza-baldintzetan.

Latinoamerikako 363 hiritan egiten den ikerketa zabal batek (13) bizi-itxaropenaren eta heriotza-tasaren aldakortasunaren eta iragarleen arteko erlazioa aztertzen du. 2021eko azterketan bizi-itxaropen handiagoarekin eta heriotza kutsagarri, jaioberrien heriotza, amen heriotza eta elikadura-heriotza gutxiago gertatzearekin lotutako faktoreak aza- lerazi zituen: hezkuntza, ur eta saneamendu maila altuak, ingurumena eta pilaketa txikiagoa jasatea. Horrela, beste behin ere, agerian geratu zen populazioen osasuna hobetzeko garrantzitsua dela osasunaren determinatzaile sozialei sektore guztietatik heltzea.

Airearen kutsadura eta osasuna

 Airearen kalitateak lotura estua du klimarekin eta mundu osoko ekosistemekin. Airearen kutsadura eragiten duten iturri askok osasunarentzat kaltegarriak diren berotegi-efektuko gasak ere isurtzen dituzte (14).

Airearen kutsadurak bihotz-biriketako hilkortasun handiagoa eragiten du, partikulengatik eta ozono oso toxikoaren kontzentrazio atmosferiko handiengatik. 2022ko artikulu baten arabera (15), azken bi hamarkadetan airearen kutsadurak eta kutsadura kimiko zein toxikoak eragindako heriotzak % 66 hazi dira, besteak beste industrializazioak, kontrolik gabeko urbanizazioak, erregai fosilen errekuntzak edo abeltzaintza estentsiboak eraginda. Are gehiago, ingurumenaren kutsadurak urtean 9 milioi heriotza baino gehiago eragiten jarraitzen duela baieztatu zuen. Heriotza horien % 90 baino gehiago diru-sarrera txiki eta ertaineko herrialdeetan gertatzen dira. 2015ean Nature aldizkariak ohartarazi zuen kutsadura atmosferikoak eragindako heriotza-tasa bikoiztu egin zitekeela 2050ean (16). Oraindik ere aldaketa asko egin behar dira mundu mailan joera hori aldatzeko.

Madrilen eta Bartzelonan egindako azterlan batean (17) agerian geratu zen ingurumen-faktore kaltegarriek osasunean eragiten dutela, eta harreman estua dutela hiri-plangintzarekin eta garraioaren plangintzarekin. Zehazki, Bartzelonako eta Madrilgo hilkortasun goiztiarraren % 7,1 eta % 3,4 ingurumen-esposizioko gidalerroak ez betetzearen ondorio izan ziren, eta, gainera, ikusi zen eraginak alderantziz proportzionalak zirela populazioen maila sozioekonomikoarekiko. Horrek agerian utzi zuen klima-aldaketak osasunean eragiten dituen ondorioak desparekoak direla.

Airearen kutsadura murriztera bideratutako politikak klimarentzat eta osasunarentzat estrategia onuragarriak dira, erikortasun-karga murrizten dutelako eta epe labur zein luzean klima-aldaketa arintzen laguntzen dutelako. Garraio-, abeltzaintza-, nekazaritza- eta energia-aukera egokiagoaen bidez berotegi-efektuko gasen emisioa gutxitu daiteke eta horrela osasuna hobetu, bereziki airearen kutsadura murrizteari esker. Gainera, hainbat erakundek eta nazioarteko hitzarmenek garrantzitsutzat jotzen dute (18) korridore ekologikoen bidez paisaiaren konektibitatea lortzea, horrek espezieei laguntzen dielako biziraupenerako bidaian ondo konektatutako espazio naturalen bidez. Estrategia hau ona da ez da soilik espezieak klima-aldaketatik babesten dituelako, baita ingurunearen baso-berritze naturala laguntzeko ere, airearen kalitatea hobetuko lukeena eta, ondorioz, osasunerako onurak ekarriko lituzkeena.

Edateko ura eta elikadura osasungarria eskura izatea

 Lurraren berotzeak planeta osoaren elikadura- eta ur-segurtasunari eragiten dio (19). Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundearen arabera (FAO), elikadura-segurtasuna egoteko pertsona guztiek une oro fisikoki eta ekonomikoki eskuragarri izan behar dituzte beren elikadura-premiak eta preferentziak asetzeko behar adina elikagai kaltegabe eta nutritibo, bizimodu aktibo eta osasuntsua izate aldera (20). Elikadura-subiranotasunaren kontzeptuak bi desberdintasun nagusi ditu, nahiz eta antagonikoak ez izan eta biek elikadurarako eskubidea bermatzea bilatzen duten.

Elikadura-segurtasuna kontzeptu neutroa da indarren arteko korrelazioari dagokionez, eta ez du aurretik iritzirik ematen elikadura-katearen maila desberdinetako botere ekonomikoaren kontzentrazioaz, ez elikagaien nazioarteko mer kataritzaz, ez funtsezko ekoizpen-bitartekoen jabetzaz. Elikadura-subiranotasuna, ordea, merkatu eta botere-guneetan eta merkataritza-negoziazio multilateraletan dauden botere-asimetriak azaltzetik abiatzen da. Ondorioz, estatu demokratiko batek izan dezakeen eginkizun orekatzailea aldarrikatzen du, eta ulertzen du elikagaiak merkantzia bat baino gehiago direla (21).

Gainera, elikagai-ekoizpenari berari dagokionez, elikadura-subiranotasunaren kontzeptua argi eta garbi bideratuta dago eskala txikiko nekazaritza (hemen sartzen dira abeltzaintzako, basogintzako eta arrantzako jarduerak), ez industrial eta batez ere organikora, agroekologia ere deritzona, eta horrek, aldi berean, ekofeminismoarekin bat egiten du hainbat puntutan.

Klima-aldaketa lurzoruaren degradazioaren eragile zuzena da, lurrak karbonoa xurgatzeko duen gaitasuna mugatzen baitu. Gaur egun, 500 milioi pertsona inguru bizi dira higadurak jotako eremuetan, eta elikagaien % 30 hondatu edo alferrik galdu egiten da higaduraren ondorioz (22). Klima-aldaketak mugatu egiten du giza kontsumorako eta nekazaritzarako uraren erabilgarritasuna eta kalitatea.

Gainera, jakina da klima-aldaketak zeharka handitzen duela uraren bidez transmititutako gaixotasunen arriskua; mikrobio patogenoen hazkundea, biziraupen-gaitasuna, iraunkortasuna eta transmisioa areagotzen dituela; eta zenbait gaixotasunen banaketa geografikoa eta urtaro-banaketa aldatzen duela, hala nola kolerarena, eskistosomiasiarena eta alga kaltegarrien loratzearena (23). Eskualde askotan, mendeetan zehar aurrera egin zuten laboreek orain ozta-ozta lortzen dute bizirik irautea, eta, horren ondorioz, elikagaien segurtasuna prekarioagoa da; kasu horietan, kaltetu nagusiak, berriro ere, populazio pobretuenak eta kalteberenak izaten dira.

Populazio horiek gero eta sarriago alde egin behar izaten dute beren jatorrizko lekuetatik; izan ere, NBEren 2018ko Batzar Nagusian (24) Errefuxiatuei buruzko Mundu Itunak berretsi zuen bezala, klimak, ingurumen-degradazioak eta hondamendi naturalek gero eta eragin handiagoa dute Errefuxiatu klimatikoak edo ingurumenekoak deiturikoen joan-etorrien gorakadaren atzean dauden kausekin (25). Gaur egun, klimarekin lotutako hondamendiengatik desplazatzera behartutako pertsonen % 80 emakumeak dira. Datu hori lotuta dago tradizionalki emakumeei esleitu zizkielako zaintzaile eta elikagai-, ur- eta erregai-hornitzaile nagusien rolak (7).

Klimarekin lotutako hondamendiengatik desplazatzera behartutako pertsonen % 80 emakumeak dira

Etxebizitzaeta ondasun baldintzak 

Etxebizitza-baldintzak osasunaren gizarte-determinatzaile garrantzitsuak dira (26), eta haren ezaugarri desegokiak osasun-egoera orokor okerragoekin, sendagaien kontsumo handiagoarekin, medikura bisita gehiago egitearekin eta ospitaleratze-arrisku handiagoarekin lotzen dira (27). 2.600 milioi pertsona inguruk kozinatzen dute eta beren etxeak berotzen dituzte aire zabaleko suekin eta biomasa eta ikatza erretzen duten sukaldeekin. Urtero, 4 milioi heriotza goiztiar inguru gertatzen dira janaria prestatzeko erregai solidoak erabiltzearen ondorioz etxeetako airearen kutsadu- rarekin lotutako gaixotasunengatik (28). Kontuan hartuta zeregin hori tradizionalki emakumeen esku egon dela, berriz ere hauek izango dira ondorio gehien pairatuko dituztenak. 5 urtetik beherako haurretan pneumoniak eragindako heriotzen % 50 baino gehiago aire kutsatuko barnealdeetan arnastutako partikulek eragiten dituzte (29).

Hirietan kalitatea bermatuko duten etxebizitzetarako espazio gero eta gutxiago dago, eta sarbide-desber- dinkeria argiak izaten ditu (30). Kalkuluen arabera, hirietan bizitzeko joera bikoitza baino gehiago izango da 2050. urterako; ordurako, 10 pertsonatik ia 7 hiri-herrietan biziko dira (31). Horregatik, lehentasunezkoa da etxebizitza-baldintzak hobetzea maila globalean, bai eta politiketan funtsezko aldaketak egitea ere, hemendik 2030era bitartean erregai eta teknologia ezkutsatzaileak eskuratzeko aukera duten pertsonen kopurua azkar handitzeko.

Klima-aldaketari eta horrek osasunean dituen ondorioei aurre egiteko ekintzak:

 COP27 klimaren aldeko azken goi-bilera (32) 2022ko azaroan egin zen Egipton, NBEk deituta, Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioaren Idazkaritzaren babesarekin. 198 herrialdetako munduko liderrak, zientzia-adituak eta NBEko eta gizarte zibileko ordezkariak bertaratu ziren, klima-krisiari emandako erantzunak identifikatzeko eta ezarpena errazteko. Hurrengo funtsezko 5 ekintza hauek definitu zituzten: 1. Galera eta kalteentzako funts espezifiko bat ezartzea; 2. Lurreko tenperatura-igoeraren muga 1,5ºC-tan mantentzea; 3. Enpresei eta erakun- deei erantzukizunak eskatzea; 4. Herrialde pobretuei finantza-laguntza gehiago ematea; 5. Inplementazioa.

Neurri horiek oso beharrezkoak badira ere, estatuek konpromiso sendoa hartu behar dute bete daitezen. Horrez gain, beste neurri zehatz batzuk martxan jarri behar dira, esaterako, osasun-sistema publikoak indartzea, klima-alerten gaineko behaketa-sistemak garatzea, klima-krisiaren eta bere ondorioen inguruko egiazko informazioa zabaltzea, kalteberatasun-ebaluazioak egiteko eta klima-aldaketara egokitzeko laguntza ematea, eta sektoreen arteko aliantzak sortzea hainbat eragileren artean.

Gainera, generoari erreparatuta, emakumeek eta neskek oztopo handiagoak dituzte klimara egokitzeko, neurriz kanpoko ondorio ekonomikoak jasaten dituzte, etxeko lan eta ordaindu gabeko zaintza-lan gehiago hartzen dituzte beren gain eta indarkeria jasateko arrisku handiagoa dute, klima-krisiaren ondorioak larrigarriak baitira. Hain justu, horregatik da lehentasunezkoa klimaren aldeko ekintza guztietan erabakiak hartzeko prozesuetan emakumeen lidergotza eta parte-hartzea sustatzea, bai eta gobernuek genero-ikuspegia txertatzea klima-aldaketarekin lotutako politika eta programa guztien diseinuan, finantzaketan, gauzatzean, jarraipenean eta ebaluazioan. (33).

Nazio Batuen Erakundeak klima-aldaketaren inpaktuaren aurrean “generoarekiko sentikorrak diren erantzunak” emateko beharra nabarmendu du. Hala ere, COP27n zeuden 110 liderretatik 7 baino ez ziren emakumeak, eta Ingurumenerako eta Garapenerako Emakumeen Erakundearen arabera (WEDO) desproportzio hori nabarmen islatzen da negoziazioetan parte hartu zuten ordezkaritzen taldeetan: batez beste emakumeak % 34 izan ziren eta kasu batzuetan gizonak % 90 izatera iritsi ziren.

Horri dagokionez, 2019an egindako azterlan baten arabera, klima-aldaketaren aurrean erabakiak hartzeko postuetan emakumeen parte-hartzea handitzeak lotura esanguratsua du politika zorrotzagoak hartzearekin eta, ondorioz, karbono dioxidoaren emisioak murriztearekin (34).

Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziaren (AECID) finantza-laguntzarekin argitaratutako artikulua.Bere edukiak ez du zertan AECIDen jarrera islatu.

PDF artikulua jaitsi